Espainiako Ornitologoa Elkarteko (SEO) presidente izan zinen hamar urtez. Bazkide egin, gero eledun, eta azkenean presidente izan nintzen. Elkarteak 12.000 bazkide ditu egun. Anitz handitu da, eta uste dut eredugarri bilakatu dela hegaztien esparruan.
Ingurumenaren aurkako proiektu anitz salatu izan dituzu. Babesa hutsaren hurrengoa da? Administrazioak tresnak ditu herritarren kritika bertan behera uzteko. Dirua behar da, eta ongi mugitzen jakin. Baina administrazioak ere galtzen ahal du. Txosten onak eginen dituzten biologoak behar ditugu, eta abokatuak txosten horiek defendatzeko.
Hegaztiei buruz egin zenuen tesia. Zein duzu gustukoen? Txantxangorria nabarmenduko nuke. Hurbila da, urrutitik etortzen da neguan. Txikia ere ederra da.
Hegaztiak kenduta, bertze animalia kutun bat? Felinoak anitz maite ditut.
Fauna ikusteko toki bat? Nafarroan, Arbaiungo arroila. Leonen, Europako Mendiak.
Liburu bat faunari buruz? Felix Rodriguez de la Fuenteren koadernoak.