Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran aztertu dute gaur gaia. Aurkezturikoa erdibideko testu bat dela onartu du EH Bilduko legebiltzarkide Iñaki Lazarobasterrek, beste taldeekin hitzartua, baina balekoa, bestelako "jangela eredu bat" izateko bidea ireki dezakeelako. Mozioan, hain justu, bestelako ereduak aztertu behar direla jartzen du. Talde guztiek aitortu dute jazotakoa larria dela. Enpresei isun bat ezarri zaie, 18 milioi eurokoa, baina guztiek onartu dute hori oso diru gutxi dela beren jarduera desegokiaren ondorioz lortu dituzten irabazien ondoan. Mozioak 64 boto jaso ditu alde, eta 10 kontra.
PPk eta UPDk beste bi mozio aurkeztu dituzte gaurko saioan, baina ez dira onartu. Bi taldeek egotzi diete gainerakoei Hezkuntza Sailean ardurak izandakoak izatea, eta horregatik bat egitea mozio honetan.