Mozketen aurkako protestak egingo dituzte asteburuan

Larunbaterako protesta deialdia. J. C. RUIZ / ARP.
2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatueketa 60tik gora gizarte eragilek deituta, murrizketen aurkako manifestazioa egingo dute larunbatean Donostian. Protesta 17:30ean abiatuko da, Bulebarretik. «Mozketek hondamendira daramate gizartea», iritzi dio Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kide Silvana Lucianik.«Hemengo erakundeei eskatzen diegu ez aplikatzeko Raxoik iragarri dituen murrizketak», gaineratu du. Halaber, egungo politikak aldatzeko eskatu die. «Politika justuagoak behar ditugu, eta lanaren nahiz aberastasunaren banaketan oinarritzen den gizarte harremanetarako esparru bat». Iruñean ere ordu berean egingo dute manifestazioa, autobus geltokitik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.