Mubarak datozen egunetan atera daiteke espetxetik, haren abokatuaren arabera

2013ko abuztuaren 19a
17:43
Entzun

Gaur Hosni Mubaraken abokatuak eman duen informazioaren arabera, Egiptoko diktadore ohia espetxetik atera daiteke "datozen egunetan". Ustelkeria kasu batengatik absolbitu dute. Fareed El Deeb abokatuak Reuters agentziari baieztatu dionez, Mubarakek espetxean jarraitzen badu oraindik ebazteko dagoen beste ustelkeria kasu batengatik jarraitzen du, baina "48 ordu pasa baino lehen" bertan behera uztea espero du. Libre geratuko balitz ere, beste epaiketa bat du Mubarakek zintzilik: 2011 hasieran bere aurkako protestetan hainbat manifestari hil izana leporatu diote. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.