Egipto

Mubarakek ezohiko goibilera iragarri du hurrengo asteazkenerako

Hosni Mubarak presidente egiptoarrak herrialde arabiarren ezohiko goibilera iragarri du hurrengo asteazkenerako. Batzarra Sharm-el-Sheikhen egingo da, aurreko larunbateko atentatuak gertatu ziren tokian. Gainera, datorren irailean egingo diren hauteskundeetan bere burua aurkeztuko duela adierazi du.

2005eko uztailaren 28a
13:27
Entzun
Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak herrialde arabiarren ezohiko goibilera iragarri du hurrengo asteazkenerako. Goibilera Sharm-el-Sheikhen egingo da, pasa den larunbateko atentatuak gertatu ziren toki berean.

Bere jaioterritik luzatu du deia Mubarakek; Minufiyatik, hain zuzen ere. Liderrak adierazi du goibileraren helburua jarrera arabiar bateratu bat lortzea dela Irak eta Palestinako egoeren aurrean. Zehaztu gabe geratu den arren, litekeena da, "terrorismoaren" aurka, arabiarren arteko elkarlanaz hitz egitea.

Horretaz gain, presidenteak irailean egingo diren hauteskundeetara aurkeztuko dela adierazi du: "Hautagai-zerrendan aurkeztea erabaki dut eta herriaren konfiantza lortzea espero dut". Hauteskundeak datorren irailaren 7an egingo dira, eta, Egipton, lehenengo aldiz izango dute izeara zuzena eta plurala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.