Mugagabeko grebak Fhimasan eta Mendiguren y Zarrauan

2013ko martxoaren 4a
18:33
Entzun

Construcciones Fhimasako enpresa batzordeak mugagabeko greba hasteko deia egin die langileei biharko, zuzendaritzari eskatzeko hitzarmena negoziatzera "eseri dadila".

Langileen ordezkariek ziurtatu dute lau hilabete daramatzatela ituna negoziatu nahian, lan erreformaren eragina "arintzeko", baina haien arabera, enpresak uko egin dio negoziazioari.

Fhimasako beharginek jakinarazi dute elkarretaratzeak egingo dituztela enpresa kanpoan, baita Bilboko udaletxearen aurrean ere —udalak azpikontratatutako enpresa da—.

Bestetik, Mendiguren y Zarraua enpresan gaur hasi dute greba mugagabea. Grebaren helburua soldaten jaitsiera saihestea da, baita lan erreformaren ondorioak berdintzen dituen enpresa hitzarmena negoziatzea ere, ELAk azaldu duenez. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.