Mugako herritarren osasun arreta ordaintzeko funts bat proposatu du Madrilek

Erredakzioa
2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Bere administraziopean erroldatuak ez diren herritarrei osasun arreta bermatzeko, diru funts bat sortzea proposatu du Ana Mato Espainiako Osasun ministroak. Bai Jaurlaritzak, bai Nafarroako Gobernuak begi onez hartu dute Ana Matoren proposamena, eta arazoa konpontzeko baliagarri izan daitekeela uste dute. Euskal Herriko herritarrei osasun zerbitzuak eten zizkien Errioxak; zerbitzu horiengatik dirua jaso nahi du, ordainetan, Errioxako Gobernuak. EAJk galdetu dio Mato ministroari zer asmo duen gobernuak muga inguruetan bizi diren herritarren osasun arretari buruz. Gobernuaren kontroleko Senatuko saioan egin du galdera EAJk, eta Matok erantzun du funts horrek lagun dezakeela erkidegoen artean sortutako gatazkak bideratzen eta «kohesioa eta berdintasuna» bermatzen. Osasun arloko itun bat lortzeko bidean ere lagungarri ikusten du. Martxoaren 31n bukatuko dira Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Errioxako Gobernuak sinatuak dituzten behin-behineko akordioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.