Mugarik Gabeko Medikuek langileen eta azpiegituren segurtasuna bermatzeko eskatu dute

2014ko uztailaren 21a
12:47
Entzun

Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak bonbardaketak "berehala" amaitzeko eskatu dio Israelgo Gobernuari, eta, aldi berean, medikuen eta elkartearen azpiegituren segurtasuna bermatzeko deia egin dio.

Elkarteak jakinarazi du azken orduetan haiengana jo duten gehienak emakumeak eta haurrak direla. Gainera, elkarteko kideak "ehunka lagunen ihesaldiaren" lekuko izan dira.

"Bonbardaketak eta aireko erasoak gogorrak ez ezik iragarri ezinak ere badira. Horren ondorioz, Mugarik Gabeko Medikuen taldeak eta langileak ezin dira aske mugitu larrialdiko arreta emateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.