SUTEA

Mugaritz jatetxea itxi egingo dute aldi baterako, kalteak konpontzeko

Bart gauean su hartu du jatetxeko sukaldeak, eta kalte handiak eragin ditu. Hala ere, inor ez da zauritu. Andoni Luis Adurizena da jatetxea, eta bi Michelin izar ditu.

2010eko otsailaren 15a
12:30
Entzun
Aldi baterako itxi egingo dute Errenteriako (Gipuzkoa) Mugaritz jatetxea, bart goizaldean izandako suteak eragindako kalteak konpondu arte. Andoni Luis Aduriz sukaldariak adierazi du otorduak ematen ez direla arituko aldi batean, baina ikerketan-eta segitzeko asmoa dutela. Litekeena da, gainera, Mugaritz jatetxeko langileak beste lekuren batean aritzea bitartean lanean.

Mugaritz jatetxe ezaguneko sukaldean sutea piztu da bart goizaldean. Lehen ikerketen arabera, zirkuitu labur batek eragin du ezbeharra. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko ordubiak aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek bi ordu behar izan dituzte itzaltzeko. Inor ez da zauritu, baina dezenteko kalteak eragin ditu, batez ere, sukaldean. Gainera, jatetxearen ondoko baserritik jende guztia irtenarazi behar izan dute.

Andoni Luis Aduriz sukaldari entzutetsua da Mugaritzeko nagusia, eta Euskal Herrian ez ezik, atzerrian ere sona handi-handia duen jatetxea da. Bi Michelin izar ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.