Mugaz gaindiko proiektu bat sortu dute ibaiak hobetzeko
DONOSTIA. Pirinioetako bi aldeetako ibaien egoera hobetzeko, Guratrans izeneko lankidetza proiektua jarri dute martxan hainbat erakundek. Xedea Europako Batasunaren plan hidrologikoa sustatzea da. Uraren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Nafarroako Ingurumenerako Baliabide Zentroak eta Adour-Garonne Agentziak hartzen dute parte proiektuan, besteak beste. 1.070.163 euroko aurrekontua du proiektuak, eta %65 Bruselak finantzatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu