Mugerretik salgaiak trenez garraiatzearen alde egin dute
BAIONA. Mugerreko (Lapurdi) plataformatik merkantziak trenez garraiatzearen alde eta AHTaren egitasmoaren aurka egin du Bizi! elkarteak. Gogorarazi du Hendaia (Lapurdi) eta Bordele (Frantzia) artean AHTa egitearen aldekoen argudioa dela egungo trenbide horrek gainezka egingo duela, baina zehaztu du bide horretan garraiatutako salgaiek behera egin dutela 2006az geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu