Irudia.Elgoibar
MUGIKORTASUN IRAUNKOR BATERANTZ
Mugikortasun iraunkorrerako proiektu bat jarriko dute abian Elgoibarren (Gipuzkoa). Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak atzo aurkeztu zuten egitasmoa. Partikularrek zein enpresek autoak partekatzea, salgaiak banatzeko sistema iraunkor bat ezartzea eta motordun triziklo prototipo berri bat egitea lortu nahi dute ekimenarekin. Hala, Olanoren ustez, mugikortasun iraunkorraren alde «jauzi handi bat» egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu