Mugimendu feministak bertan behera utzi du biharko protesta

2014ko ekainaren 20a
14:56
Entzun

Euskal Herriko Mugimendu Feministak elkarretaratze bat zuen deitua biharko, Bilbon, EITBko egoitzaren aurrean, telebista publikoaren eduki sexisten aurka protesta egiteko. ETBko zuzendaritzak Cuadrilla busca cita saioa kentzea erabaki duenez, protesta bertan behera uztea erabaki dute. Bestetik, astelehenean bilera egingo dute Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideek eta EITBko zuzendaritzak. "EITBk 'Cuadrilla busca cita' kendu du, baina aurrera begirako erronkak badituzte, baditugu", esan du Euskal Herriko Mugimendu Feministak.

EH Bilduk eta LABek pozgarritzat jo dute programa kendu izana. EH Bilduk "horrelakoak" ez errepikatzeko tresnak eskatu ditu. LABek honakoa esan du: "Agerian geratu da oraindik lan handia dugula egiteko erabilera ez sexistaren inguruko lanean eta egungo eredu heteropatriarkala gainditzeko bidean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.