Mugimendu feministak dituen erronkak aztertuz amaituko dituzte jardunaldiak

2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Gaur goizean egingo dute Emakume Abertzaleen V. Topaketetako ekitaldi nagusia. Independentzia dugu bidea , eta helburua: Euskal Herria feministagoiburu hartuta, azken 50 urteetan Euskal Herrrian mugimendu feministak izan duen bilakaera aztertu, eta etorkizunari begira dauden erronkak zehaztuko dituzte, baita horiei nola heldu ere. Hiru arlotan egingo dute: politika, ekonomia eta ideologia. Ekonomiari dagokionez, Bilgune Feministak iritzi dio oraindik ere «subsidiarioa» dela emakumeak lan merkatuan duen parte hartzea, eta, hori ikusita, sexuaren arabera banatzen ez den lan merkatu bat lortzeko xedeak zehaztuko dituzte; politikan, «berdintasun faltsu bat» izaten dela iritzi dio emakume taldeak, eta hori aldatu egin behar dela. Arlo ideologikoan, feminismoak duen aitortza falta izango dute aztergai, besteen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.