Emakumeen Mundu Martxako plataformak hilketatzat jo du joan den larunbatean Durangon (Bizkaia) gertatutakoa. Erretentxu kaleko etxebizitza batetik erorita hil zen 23 urteko andre bat; Ertzaintzaren arabera, emakumea giltzapetuta zegoen etxe barruan, eta gizon bat inputatu du legez aurka atxiki zuelakoan. Emakumeen Mundu Martxako plataformak hilketetarako duen protokoloa abiarazi du, eta ohiko herri eta hirietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur.
Emakumeen kontrako indarkeria kasuen «gorakada» salatuko du Mundu Martxako plataformak. Aurrez izandako hilketak salatuko dituzte, eta gogoraraziko dute Gasteizen emakume bat desagertuta dagoela 2009tik. Horrez gain, salatuko dute andreen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketarik larrienetako eta hedatuenetako bat dela, eta emakumeen mendekotasuna betikotzeko tresna gisa erabiltzen ari direla. Herritarrei dei egin dietemobilizazioetan parte hartzeko.
Mugimendu feministak hilketatzat jo du Durangoko gertakaria
Protestak egingo dituzte gaur, larunbateko heriotza salatzeko, baita andreen aurkako erasoen «gorakada» ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu