Feminismoak aske egiten gaitu! Lelo hori ardatz hartuta kalera irteteko deia egina zuten Euskal Herriko koordinadora feministek, eta bete dute hitza. Milaka lagun elkartu dira mobilizazioetan. Leloarekin askatasunari erreferentzia egin nahi izan diote: «Gaur hemen batu garenok nazka-nazka eginda gaude ausart sentitzeagatik... Libre sentitu nahi dugu!».
Arratsalde parterako izan ziren deialdi gehienak, eta jendetsuenak hiriburuetako manifestazioak izan dira. Festa giroan egin dituzte aldarri asko. Donostian, esaterako, danbor hotsen artean egin dute protesta, eta inoiz baino gazte gehiago hurbildu direla eta, pozik dira antolatzaileak.
genero indarkeria
Mugimendu feministaren askatasun aldarria
Euskal Herriko herri eta hiri askotan protestak eta ekitaldiak egin dira; jende ugari izan da hiriburuetako manifestazioetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu