AHT

Mugitu-k Miramar jauregira eramango du bihar AHTaren aurkako protesta

Urte politikoko aurreneko gobernu kontseilua egingo du Eusko Jaurlaritzak Donostiako jauregi horretan.

Mugitu-k iaz Jaurlaritzaren urte politikoko lehen gobernu kontseiluaren harira eginiko protesta. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 27a
12:59
Entzun

Abiadura handiko trenaren proiektuaren "zulo beltza" salatzeko, protesta martxa bat antolatu du Mugitu-k ostiralerako Donostian, egun horretan Eusko Jaurlaritzak Miramar jauregian egingo duen urte politikoko lehen gobernu kontseilua dela-eta.

"Euskal Y-aren zulo beltz beldurgarria" eramango dute Miramarrera, hain zuzen "azpiegitura-lan handi hori aurrekontuak, natur-ondareak eta jendartearen premiak asetzeko ezinbestekoak diren baliabideak amaigabe irensten dituen zulo beltzik handiena" bilakatu dela salatzeko. 11:00etan abiatuko da martxa Bulebarreko kioskotik.

Mugitu-k susmoa azaldu du Lezo-Gaintxurizketan Plataforma Logistikoa eta Kontxako pasealekuaren azpitik metroa eraikitzeko egitasmoak "berehala inposatzea erabaki" duela Jaurlaritzak, horrelako "zulo beltz txikiagoak masiboki sortuz".

"Bistakoa da herritarren arteko edonolako eztabaidari eta erabakietan partehartze publikoari ateak itxi nahi dizkiela", ohartarazi du mugimenduak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.