AHT-a

Mugitu mugimenduko bost pertsona atxilotu dituzte AHTaren lanak gelditzeagatik

Alesbes eta Azkoien (Nafarroa) artean egiten ari diren lanak gelditu zituen Mugitu mugimenduak abuztuaren 13an. Usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta indarkeria erabiltzea egozten diete bost atxilotuei. Beste bi kide euren kabuz joan dira komisariara, eta bi kazetari ere ikertu dituzte. Denak aske daude.

jarraia186781.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko irailaren 11
16:40
Entzun

Joan den abuztuaren 13an, AHTaren aurkako Mugitu plataformako zenbait kide Alesbes eta Azkoien (Nafarroa) artean egiten ari diren trenbidearen lanetara inguratu ziren, eta obrak gelditzea lortu zuten. Egun batzuk lehenago, Espainiako Ardura Fiskalen Agintaritza Independienteak azpiegitura horren bideragarritasunaren aurkako txosten bat argitaratu zuen, eta ekintzaileak erakunde horretako arduradun izango balira legez joan ziren lanetara. Makinak geratzea lortu, eta, sinbolikoki izan bazen ere, ostera lanak prezintatu zituzten. Gaur goizean, Espainiako Poliziak mugimenduko bost ekintzaile atxilotu ditu usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta indarkeria erabiltzea egotzita. Beste bi kide euren kabuz joan dira komisariara, eta bi kazetari ere ikertu dituzte. Denak aske daude.

Ekintzari buruzko bideoa, hemen:

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.