Mugituk protesta egin du, Urkulluren aurrean

2014ko azaroaren 6a
18:50
Entzun

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=RlS1zqiSKc8[/youtube]

AHT abiadura handiko trenaren aurkako aldarria Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren eta Ingurumen sailburu Ana Oregiren belarrietara heldu zen atzo. Donostiako Kursaal jauregian ekitaldia egin zuen gobernuak, iraunkortasun politiken 25. urteurrena ospatzeko. Mugitu talde ekologistako kideek elkarretaratzea egin zuten kanpoan, baina jauregi barrura ere sartu ziren. Bertan, Urkullu hitz egiten ari zela, agertokira hurbildu ziren zazpi lagun, eta AHT jasangaitza eta EAJ hipokrita lelodun kartelak erakutsi zituzten; «modu zakarrean» kanporatu zituztela salatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.