EZBEHARRA
Mundakako urpekari gaztearen gorpua aurkitu dute
Urpekaria hilik aurkitu dute Mundaka (Bizkaia) eta Bermeo artean, arratsaldeko 17:30 inguruan. Urpekaritza egiten ari zela desagertu zen atzo Mundakako 27 urteko gaztea. Iluntzean etxera itzuli ez zela ikusita, senideek desagerketaren berri eman zuten gauerdian eta ordutik bere bila ibili dira.
Gurutze Gorriko bi itsasontzi, Ertzaintzako zortzi urpekari, Mendiko Brigadako hainbat kide eta helikoptero bat Mundakako kostaldea goitik behera miatzen ibili dira atzotik. Hondartzapen hasi zituzten bilaketa lanak eta pixkana Bermeo eta Urdaibai aldera (Bizkaia) mugitu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu