19. KORRIKA

Mundu bat korrika

Euskal Herritik kanpo ere hainbat Korrika antolatu dituzte; besteak beste, Mendebaldeko Saharan, Bartzelonan eta Dublinen.

Sahararaino heldu da euskararen aldeko ekimena.
2015eko martxoaren 23a
08:34
Entzun

Urtez urte, gero eta gehiago dira Euskal Herritik kanpo egonda ere Korrika beste herri eta hiri batzuetan ospatzen dutenak. Aurten, Sahararaino heldu da euskararen aldeko aldarria, euskal osasun langile batzuen eskutik. Edinburgon, dozenaka lagun elkartu ziren.

[Youtube]https://youtu.be/HgD9YCD3Rtg[/Youtube]

Liverpoolen, larunbatean ospatu zuten Korrika. Orain hiru urte, Liverpool Unibertsitatean Euskara irakasten hasi ziren eta pixkanaka, aurrerapausoak ematen ari da euskara Erresuma Batuan. Lehengo urtean, adibidez, Manuel Irujo katedra ireki zuten, Etxepare Euskal Institutuaren babespean; gauzak horrela, aurten, lehenengoz, irakasle bisitaria izan dute; Xabier Irujo doktorea.

Bartzelonan, jendetza bildu zen Euskal Etxearen deiari jarraituz. Irlandan, berriz, Dublinen eta Corken egin dute lasterka.

Berlinen ere larunbatean antolatu zuten Korrika, hirugarrenez. 2,1 kilometroko ibilbidea osatu zuten. 2015eko Berlingo Korrikak "euskararen eta haren moduko hizkuntza gutxituen alde egin nahi du aldarri, euskal hiztunen eta munduko hiztun komunitate txikien eskubideak errespeta daitezela eskatu, eta festa giroan aniztasuna ospatu", azaldu du Berlingo Euskal Etxeak, antolatzaileak.

Izan ziren beste hiri batzuetan ere; tartean, Montreal (Kanada), Sydney (Australia) eta Cancunen (Mexiko) larunbatean, eta igandean Munich (Alemania) eta Madrilen. Montevideo, Edinburgo, Varsovia eta Boisen (AEB) ere antolatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.