Azken hilabeteetan hainbat herrialdeetan sortu ziren protesta mugimenduek larunbatean mobilizatzera deitu dute "jendeak bere eskubideak erreklamatzeko eta benetazko demokrazia bat eskatzeko ". Mobilizazio baketsua izango da, eta Euskal Herrian maiatzaren 15ean sortu ziren mugimenduek hartu du lekukoa. Gipuzkoakoek Donostian 18:00etan Bulebarrean biltzera deitu dute, eta hiriburu gehiagotan ere egingo dituzte mobilizazioak.
"Ezarritako botereek bakar batzuen mesedetan jarduten dute, gehiengoaren nahiei entzungor eginez,
ordaindu beharreko kostu gizatiar zein ekologikoez arduratu gabe. Egoera onartezin honi bukaera
eman beharra zaio", diote protesta deitzeko oharrean. "Beste politika aurrerakoi eta solidarioa" posible dela aldarrizkatzen dute deitzaileek. "Ez gara merkantzia ordezkatzen ez gaituzten politikari eta bankarien eskuetan".