Hain zuzen ere, Europako legebiltzarkideek minutuko isilunea egin dute, eta Romano Prodi Europako Batzordeko presidenteak Espainiari elkartasuna eta terrorismoari arbuioa agertzeko elkarretaratzean parte hartu du Bruselan. Halaber, Europako Batzordeko egoitzetan zein Europako Legebiltzarrean masta erdian dauzkate banderak.
"Izan dituen ondorioak direla-eta, Europako Batasuneko herri batean inoiz izan den ekintza terrorista larriena da", adierazi du Pat Cox Europako Legebiltzarreko presidenteak.
Nolanahi ere, munduko agintari askok gaitzetsi dituzte Madrilgo atentatuak; hala nola, George Bush AEBetako presidenteak, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak, Gerhard Schroeder Alemaniako lehen ministroak, Jacques Chirac Frantziako lehen ministroak, Suediako Gobernuak, Txinakoa, Errusiakoak, Japoniakoak zein Joan Paulo II.a Aita Santuak.
Atentatuak Madrilen / Erreakzioak
Mundu osoko erakunde eta agintarien gaitzespena jaso du sarraskiak
Gaur goizeko Madrilgo atentatu odoltsuek oihartzun zabala izan dute mundu guztian, eta nazioarteko erakunde eta agintari askoren gaitzespena jaso dute. Esate baterako, "Munstrokeria" gertatu dela iritzio diote Nazio Batuek, "eraso basak" izan direla George Bush AEBetako lehendakariak, "mundu zibilizatu guztia hunkituta" dagoela adierazi du Jack Straw Erresuma Batuko Atzerri ministroak, eta Europako Batasunean "inoiz izan den ekintza terrorista okerrena" izan dela azpimarratu du Europako Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Europako Batasuneko erakundeetan izan dira samin adierazpen handienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu