gizartea

Munduan 1.154 lagun hil dira A/H1N1 gripeak jota

Munduko herrialde guztietatik 168tan gutxienez kutsatu bat dago. Guztira 162.380k dute edo izan dute birusa.

2009ko abuztuaren 5a
15:48
Entzun
A/H1N1 gripeak pasa den apirilean eragin zuen lehenengo hildakoa Mexikon eta gaur Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, munduan 1.154 lagun hil dira jada.

Munduko herrialde guztietatik 168tan gutxienez kutsatu bat dago; guztira 162.380k dute edo izan dute A/H1N1 birusa. Afrikan 229 lagun daude kutsatuta baina ez dago hildakorik.

OMEk ohartarazi du bi milio lagun A/H1N1 gripeaz kutsatuko direla, nahiz eta haiek kasu askotan konturatuko ez diren. Pandemia amaitzen denerako, aldiz, herritarren %15 eta %45ak A/H1N1 gripea izanda edukiko du, OMEren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.