EUSKAL HERRIA

Munduko alkaterik onena izendatu dute Iñaki Azkuna

Bilboko alkatea 900 hautagai baino gehiagoren artean aukeratu du City Mayors Fundazioak.

2013ko urtarrilaren 8a
11:46
Entzun

Iñaki Azkuna izendatu dute 2012. urteko munduko alkaterik onena. Bederatzi hilabeteko hautaketa prozesuaren ostean, 900 hautagai baino gehiagori gailendu zaie Bilboko alkatea. Marcelo Ebrard Mexiko Hiriko alkatearen lekukoa jaso du Azkunak.

City Mayors Fundazioak eman du izendapenaren berri. Hirigile independente eta hautagai diren hiriekin "loturarik gabekoak" arduratzen dira alkaterik onena aukeratzeaz. 2004an hasi ziren saria banatzen, alkateek "euren komunitateei eginiko ekarpen iraunkorrak aitortu eta goraipatzeko".

Bilbo gainbeheran zegoen industria hiria zen lehen, eta turistikoki erakargarri izatera eraman du Azkunak, Fundazioaren esanetan. "Guggenheim museoaren soslai altua erabili du hiria biziberritzeko", azaldu dute.

 Pertheko (Australia) alkate Lisa Scaffidi izendatu dute bigarren, eta Joko Widodo Surakartakoa (Indonesia) hirugarren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.