FSM Munduko Federazio Sindikalak eta bertako idazkari nagusi George Mavrikosek babesa eman diote urtarrilaren 12an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den mobilizazioari, Herrira mugimenduak gaur jakinarazi duenez.
FSMk 80 milioi afiliatu ditu 120 herrialde eta estatutan baino gehiagotan. Horrekin batera, Nazio Batuen Erakundean eta Unescon ordezkaritza du.
Espainiako Andaluziako SAT sindikatuko Juan Manuel Sanchez Gordillok eta Diego Cañamerok ere atxikimendua helarazi diote mobilizazioari —Gordillo Espainiako parlamentari ere bada, IUtik—.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egin du Herrirak urtarrilaren 12rako antolatutako mobilizazioarekin, gaur iragarri duenez.
Bihar Euskal Herriko sindikatu batzuek Donostian atxikimendua agertuko dute, prentsaurreko batean.