euskal presoak

Munduko Saskibaloi Txapelketara eraman dute euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena

Presoen aldeko banderola eskuetan hartuta egin dute aldarrikapena, Euskal Herriratzeko eskatuz eta preso gaixoak aske uzteko eskatuz. Ekintzaileetako bat kantxara heldu da. Identifikatu eta aske utzi dituzte.

2014ko irailaren 10a
11:05
Entzun

Hamabost urte iragan dira 1999ko abuztuaren 20an Sevillako Munduko Atletismo Txapelketan bi giraldillak euskal presoak Euskal Herriratzea eskatu zutenetik, eta orain aldarrikapen hori bera mundu mailako beste kirol txapelketa batera heldu da. Atzo gauean, euskal presoen eskubideen aldeko ekintzaile batzuek Munduko Saskibaloi Txapelketan, Bartzelonan, Eslovenia eta AEBen arteko partidan eskatu zuten euskal presoak Euskal Herriratzeko.

[Youtube]http://youtu.be/XURtsA9xlSs[/Youtube]

Telebista irudiek aldarrikapena jaso ez bazuten ere, ekintzaileek presoen eskubideen aldeko banderola eskuetan hartuta egin zuten aldarrikapena, eta horietako batek kantxara iristea lortu zuen, BERRIAk jaso dituen argazkietan ikus daitekeen bezala; besteek harmailetatik egin zuten. Egunkari honek jakin duenez, segurtasun zerbitzuek ekintzaileak identifikatu ostean aske geratu dira horiek.

Munduko Saskibaloi Txapelketa Espainian ari da jokatzen aurten, eta atzokoa final-laurdenetako partida zen. Euskal Herrian ere jokatu ziren lehen faseko partida batzuk, eta atzokoa Katalunian jokatu zen, Palau Sant Jordi pabiloian. Segurtasun zerbitzuek ekintzaileak kantxatik eta harmailetatik atera ostean, normal-normal jarraitu zuen partidak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.