Ikurrak

Mungiako Udalak Konstituzionalera jo du Espainiako bandera ez jartzeko

Askastasun ideologikorako eta kontzientzia eragozpenerako eskubidea argudiatu du bandera ez jartzeko.

"Mungin geure Ikurrek" elkarteak ikurrinaren aldeko deituriko manifestazioa, iaz. JON HERNAEZ, ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 22a
15:43
Entzun

Izaskun Uriagereka alkateak esan du udala saiatuko dela Mungiako herritarren borondatea errespetatzen, eta horretarako babes helegitea jarri duela Auzitegi Konstituzionalean, Espainiako bandera ez jartzeko.

Uriagerekak espero du helegitearekin agindua behin-behinean bertan behera uztea. Jartzeko agindua EAEko Justizia Auzitegi Gorenak agindu zuen, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak eskatu eta gero.

Mungiako alkatearen arabera, EAEko auzitegiaren epaia txarra da, eta, esperotakoa izanagatik, alkate abertzale batentzat mingarria da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.