Txetxu Ezkerra Mungiako (Bizkaia) abokatua galduta zegoen otsailaren 15az geroztik. Haren gorpua Burgosen aurkitu dute, Espainian. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, haitzulo batean zegoen hilotza: hamabost metroko sakontasunean eta poltsa batean sartuta.
Desagertzean zerikusia zutelakoan, abokatuaren bi anaia atxilotu zituzten duela bi hilabete. Berri agentzien arabera, haietako batek desagertuta zegoen anaia berak hil zuela aitortu zuen herenegun Getxoko (Bizkaia) epaitegi batean egindako deklarazioan, etagorpua non ezkutatu zuen azaldu zien ikertzaileei. Adierazi zuenez, anaia desagertu zen egunean harekin bazkaldu zuen, lursail bat erosteko kontratua sinatzeko, eta eztabaida izan zuten: ika-mika ari zirela abokatua lurrera erori, eta buruan kolpea jaso zuen. Haren arabera, beste anaiak hildakoaren kotxea erretzen eta gorpua etxe huts batera eramaten lagundu zion, baina esan du hark ez duela hilketarekin zerikusirik.
Mungian desagertutako abokatuaren gorpua Burgosen aurkitu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu