Muniain Sporting Lisboaren aurkako partidarako deialdian sartu du Bielsak

2012ko apirilaren 17a
18:04
Entzun

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak 22 jokalari eramango ditu Portugalera, ostegunean Sporting Lisboa taldearen aurka Europako Ligako finalerdietako joanekoko partidarako, eta tartean sartu du Iker Muniain. Begia handituta zuelako ez zuen igandean Mallorcaren aurka jokatu.

Javi Martinez ere deialdian sartu du, baina hark ezingo du jokatu etzi, bost txartel izateagatik zigortuta dagoelako.

Deialdia: Iraizoz, Raul, Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe, Iturraspe, De Marcos, Herrera, Susaeta, Muniain, Llorente, San Jose, David Lopez, Gabilondo, Ibai Gomez, Toquero, Koikili, Ramalho, Galarreta, Gurpegi eta Javi Martinez.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.