ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz Txikik adierazi du sindikatuak ez duela "inolako subordinazio politikorik" onartzen, sindikatuak EH Bildurekiko duen jarrera kritikatu duten militanteei erantzunez. Radio Euskadin elkarrizketatu dute Muñoz, eta azaldu du "berehala" erantzun diela kritiko agertu direnei. Bilera bat egitea proposatu die: "Ez dute batzartu nahi izan eta gutuna hedabideetara filtratu da. Eskutitza hedabideetara bidalia izateko egina izan zenaren ustea dugu".
Muñozek galdetu du nolatan izan daitekeen ustekabea ELAk "politika interpelatzea", eta gaineratu du boterera iristen diren alderdiek "mugitzeko tarte oso txikia" onartzen dutela, "ezkerrekoak nahiz eskuinekoak izan".