Askatasunak agertu duenez, euro aginduan agertzen den akusazio bakarra 2001ean ETArekin zerikusia izatea da, baina inolako ekintza eta gertakari zehatzetan oinarritu gabe. Horrez gain, Rodriguezen familiakoek atzo Baionako Polizia Etxean utzi zituzten arropak ez dizkiotela eman salatu du Askatasunak.
Behin euro agindua jakinarazita, azaroaren 22an egingo da Rodriguezi neurri hori aplikatu edo ez erabakitzeko epaiketa. Defentsak atzeraratzeko eskatuko du.
Atxiloketak
Muret-Seysseko espetxean sartu dute Ekain Rodriguez donostiarra
Frantziako Poliziak atzo goizean Baionan atxilotu zuen Ekain Rodriguez donostiarra Muret-Seysseko kartzelan espetxeratu dute. Aurretik, Espainiak emandako euro aginduaren berri eman dio prokuradoreak Paueko Auzitegian. Askatasunaren arabera, euro aginduan ez da inolako ekintza eta akusazio zehatzik agertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu