hezkuntza

Murietako eskolaren itxieraz azalpenak eskatu dizkio EH Bilduk Iribasi

Koalizioak urgentziazko galdera bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan. Eskola ostiralean ixteko asmoa dute.

2014ko azaroaren 6a
13:40
Entzun

Murietako (Nafarroa) eskolaren itxieraz galdetzeko, galdera bat erregistratu du EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan. Horrekin batera, Hezkuntza Sailari atzera egiteko eta landa eremuko eskolen alde agertzeko eskatuko dio, parlamentuan aurkeztuko duen adierazpen baten bidez.

Koalizioak Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariarekiko "haserrea" adierazi du. Salatu duenez, joan den ikasturtean landa eremuko eskolak bultzatzeko konpromisoa hartu zuen, eta Murietako eskolaren kasuan bereziki, gutxienez ikasturte honetan irekia izateko konpromisoa adierazi zuen. "Bat-bateko" jarrera aldaketa horren gainean galdetuko dio EH Bilduk Iribasi.

EH Bilduren arabera, Iribasek herrigune handietan kokatutako eskola handienen aldeko apustua egiten du, "landa eremuko eskola txikien kalterako eta, batez ere, herrietako garapenaren kalterako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.