Murrizketa neurriak arinduko dituzte Ipar Euskal Herrian, maiatzaren 3tik aitzina

Hamar kilometrotik harago mugitzeko baimena izanen da, ziurtagiririk gabe. Etxeratze agindua atxikiko dute, 19:00etan

Emmanuel Macron Frantziako presidentea, koronabirusari buruzko bilkura batean. LEWIS JOLY / EFE
2021eko apirilaren 21a
18:22
Entzun

Pandemiari aurre egiteko murrizketa neurriak arinduko dituzte Ipar Euskal Herrian. Maiatzaren 3tik aitzina, etxetik hamar kilometro baino gehiagora mugitzeko debekua kenduko dute, eta, beraz, ziurtagiririk gabe, nahieran ibiltzen ahalko dira herritarrak. Hala ere, egunez baizik ez dute izanen askatasun hori, 19:00etako etxeratze agindua atxikiko baitute. Apirilaren 1ean jakinarazi zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak lau asterako murrizketak gogortzeko erabakia.

COVID-19ari aurre egiteko Frantziako Defentsa Kontseilua eta Frantziako Gobernuko ministroen kontseilua bildu ziren atzo, eta horien ondotik egin ditu iragarpenak Gabriel Attal Gobernuko bozeramaileak. Erran duenez, apirilaren hasieran Emmanuel Macron Frantziako presidenteak emandako epeak atxikiko dituzte. Hiru astez etxean egon ondotik, apirilaren 26an itzuliko dira ikasgeletara ama eskolan eta lehen mailan. Maiatzaren 3an kolegio eta lizeoetako ikasleak itzuliko dira.

Frantziako Gobernuko bozeramailearen hitzetan, maiatzaren erditsutik aitzina, gaur egun itxiak diren saltegi batzuk, «zenbait terraza» eta «zenbait kultura leku» berriz irekiko dituzte. Baina ez du zehaztapen gehiagorik eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.