Murrizketarik ez egiteko eskatu dute PSN, Ezkerra, NaBai eta Bilduk mozio batekin

2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean murrizketen aurkako mozioa onartu zuten atzo, PSN, Bildu, NaBai eta Ezkerraren aldeko botoekin. Bestalde, irakaskuntzan protesta eguna izanen da gaur Hego Euskal Herrian. CCOOk egin du deia, batetik, eta Ikasle Abertzaleek, bertzetik. CCOO sindikatuak, gainera, UGTrekin batera, grebara deitu du, Espainian, hilaren 22rako. Ez dira grebaren alde egin duten bakarrak. Nafarroako DBHko Irakasleen Elkarteak erran du greba mugagabea egiteko prest dela. ELAk, LABek eta EILASek, bertzalde, maiatzaren 31rako egin dute deialdia. M-15 mugimenduak ere irakaskuntzako murrizketak direla-eta zenbait proposamen aurkeztuko ditu Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.