Murrizketek gaixoen osasunean eragina izango dutela salatu du SATSEk

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernua osasungintzan egiten ari den murrizketek gaixoen arretan eragina izango dutela salatu du SATSE erizainen sindikatuak. «Murrizketak ez dira berriak, baina luzatzen badira, eta ugarituz badoaz, eragina izango dute gaixoen osasunean. Azken batean, arriskuan jarriko da ongizate estatua».

Foru Gobernuak egin asmo dituen murrizketa gehiagoren berri jakin da azken egunetan. Besteak beste, haurrak dentistara joateko programa 6 eta 15 urte arteko umeentzat izango da. Orain arte 16 urteko neska-mutikoek ere programan parte hartzen zuten. Horri esker 900.000 euro aurreztu nahi dituzte. Gainera, ez ditu erretzen uzteko partxeak ordainduko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.