Murrizketekin gazte kontseilua etorkizunerako kolokan dagoela ohartarazi dute

Jaurlaritzaren laguntzak gutxituta, Gazteriaren Kontseiluaren aurrekontua erdira jaitsi da hiru urtean

Erredakzioa
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko batzorde iraunkorrak ohartarazi duenez, diru laguntzen murrizketak «arrisku larrian» utzi du kontseilua, eta etorkizuna kolokan du. 2009 urteaz geroztik, kontseiluaren aurrekontua 159.000 eurotan murriztu dela jakinarazi du, eta hori duela hiru urteko aurrekontua erdira jaistea dela salatu du.25 urteko ibilbidea du EGK-k, eta «inoiz izan duen egoera zailenean» dagoela ziurtatu du.

EGK-k «borondate politikoa» nabaritu du murrizketan: «Gazteen parte hartzearenganako eta euskal elkartegintzarenganako apustu falta islatzen du». Egoera ekonomikoa iraultzeko asmoz, EGK-k jakinarazi du atxikimendu kanpaina bat abiatuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.