Irudia. Bilbo

MURRIZKETEN AURKA EGIN DUTE EHU-N

2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak EHUri hitzartutako adina diru ez diolako emango, protesta egin zuten atzo irakasleek eta ikasleek. EAEko Unibertsitate Planean finantzaketa handitzea adostu bazuten ere, Jaurlaritzak jakinarazi du agindutako dirutik17 milioi euro ez dizkiola emango oraingoz EHUri. «Izoztu» egin ditu diru sail horiek. Klaustroa zuten atzo unibertsitatean, eta murrizketen aurka egin zuten protesta. Ikasleen eta irakasleen taldeak elkar hartuta ari dira egiten EHUri finantzaketa gutxitzearen aurka, eta mobilizazio gehiago egiteko asmoa jakinarazi dute. Klaustroa berritu zuten atzo. Lehen aldiz defendatzailea izango dute ikasleek: Itziar Etxebarriak izango du kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.