Murrizketen aurka egiten jarraitzeko deia ikasleek
Atzoko manifestazio eta protestekin bat egin zuten Ikasle Abertzaleek, eta murrizketei «gogor» erantzuten jarraitzeko deia egin zuten. «Ikasleok nabarmen antzeman diegu: ikaskide kopuruaren igoera, hautazko ikasgaien gutitzea, laguntza klaseen desagertzea eta material eskasia dira horren adibide». Nafarroako Gobernuak «hezkuntzaren balore hezitzaile eta askatzaileen aurka» ere egin duela salatu dute. Hori ikusita, ikasleek ekimena hartzeko beharra defendatu dute. «Hezkuntza euskaldun, herritar, askatzaile eta parekide baten aldeko borrokan bidea egiten jarraitu behar dugu. Gure esku dago hezkuntza sistema propioaren eta herri honen etorkizuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu