Murrizketen aurkako manifestazioa gaur Bilbon
EH Bildu koalizioak manifestazio nazionalera deitu du, Espainiako Gobernuak hartutako murrizketa neurrien aurka agertzeko. Burujabetza ekonomikoa aldarrikatuko dute, «badakigulako posible dela interes kolektiboak defendatuko dituen sistema bat eraikitzea». Murrizketarik ez! Burujabetza ekonomikoa lelopean egingo da mobilizazioa. Helburua herritarrek haserrea agertzeko aukera izatea da. Herritarrek parte hartzeko eskatu dute: «Guztion eskubideak eta duintasuna daude jokoan, eta guztiok batera elkarlanean arituta bakarrik lortuko dugu erasoak geldiaraztea eta alternatibak sortzea». Manifestazioa Bilbon izango da, 17:30ean; Jesusen Bihotzetik abiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu