Foruzainek Artozkin eta Muniainen izan duten jarrera "iraingarri eta bortitza" salatu dute gaur goizean Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek, eta Artozkiko elizan jasota zituzten artisten lanak "ostu edo hautsi" egin dituztela adierazi dute. Bien bitartean, atzo atxilotutako 'solidario' guztiak aske gelditu dira gaur goizean epailearen aurretik igaro ondoren.
Itoitzekin Elkartasuna taldearen prentsaurrekoa amaitu eta berehala, lau 'solidario' Agoizko kale nagusian kateatu dira beren buruak 400 kiloko pisua duten hormigoizko ontzi batzuetara lotuz. Guardia Zibilak hamar minutu eman dizkie bertatik alde egiteko inguruan zeuden gainontzeko 'solidario' eta herritarrei. Guardia zibilak denboa luzea eman dute `solidarioa'-k askatu ezinik. Arratsaldeko 16:30etan lortu dute 'solidarioetako' azkena ateratzea. Bitartean, trafiko arazo handiak sortu dira.
Musikari eta historialarien gonbitea
Bestalde, Nafarroako hainbat musikari eta historialarik bihar arratsaldeko 19:30ean Nafarroako Diputazioaren aurrean egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin dute. Leihotikan, Berri Txarrak eta Skalariak musika taldeek, besteen artean, parte hartuko dute ekimen horretan, eta baita Emilio Majuelo eta Bixente Serrano Izko historialariak ere. Talde horiek gainontzeko musikariei euren musika tresnekin azaltzeko gonbitea egin die.
Itoitzko urtegia
Musikaz betetako elkarretaratzea bihar Iruñean, Itoizko urtegiaren aurka
Itoizko urtegiaren aurka musikaz betetako elkarretaratzea egingo da bihar arratsaldean Iruñean, Nafarroako Diputazioaren aurrean. Hainbat musika taldek eta historialarik egin dute protesta ekitaldi horretan parte hartzeko deialdia, hala nola, Leihotikan, Berri Txarrak eta Skalariak musika taldeek, eta Emilio Majuelo eta Bixente Serrano Izko historialariek. Bestalde, Guardia Zibilak arratsaldeko 16:30etan lortu du Agoizko kale nagusian kateatu diren lau 'solidarioetatik' azkena handik kentzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu