Muskizko herritarren nahiari bizkar ematea egotzi dio EAk EAJri

2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Petronorrek beste 40 urtez Muskizen jarraitzeko akordioa lortu berri dute EAJk eta PSOEk. Ekonomia Iraunkorraren Legea onartzeko EAJk jarritako baldintzetako bat hori izan zen, eta PSOEk baiezkoa eman behar izan zion. Hala, legea onartzean automatikoki berrituko da Petronorren baimena ere.

Hain zuzen, EAk EAJri leporatu dio Muskizko herritarren iritzia kontuan hartu gabe negoziatzea Madrilen, eta uste du erabaki hori udalbatzaren batean aztertu behar zela aldez aurretik. Horregatik, akordioa «zentzugabekeriatzat» jo du. Halaber, koke plantaren aurkako plataformek Petronorren aurka egiteko zuten azken aukera ezerezean geratu dela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.