Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioko Kostaldeko Mugak Ezartzeko Sailak Petronorrek koke plantara iristeko bidearen lanak bertan behera uzteko agindu dio Muskizko Udalari (Bizkaia). Hala eman du jakitera koke plantaren aurkako plataformak. «Udalak ez du bertan eraikitzeko baimenik, eta horregatik agindu diote lanak bertan behar uzteko. Baina alkateak ez du agindua betetzen. Gainera, publikoki esan du ez duela egingo», salatu dute koke plantaren aurkako plataformako kideek. Horrekin batera, lanak direla-eta erakundeen artean dagoen «pastela» salatu dute. «Koke planta osoaren lanak geratu beharko lituzkete, osotasunean ez baitute baimenik». Atzo arratsaldean bertan plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten udaletxearen aurrean, legea bete eta lanak geratzeko eskatuz.
Udalak, bere aldetik, ukatu egin du koke plantaren aurkako plataformak emandako informazioa. «2009ko otsailaren 10ean eman genion horretarako baimena Petronorri», adierazi du Gonzalo Riancho alkateak. Riancho harrituta dago egoerarekin, bi urte hauetan ez baitute Ingurumen Ministerioaren Kostaldeko Mugak Ezartzeko Sailaren berririk izan lizentziahorien inguruan.
Muskizko koke plantara iristeko bidearen lanak eteteko eskatu dute
Espainiako Kostaldeko Mugak Ezartzeko Sailak eskatu du lanak eteteko; udalak dio eraikitzeko baimena badagoela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu