azpiegiturak

Muskizko Petronor geratua izan dute bi astean, bentzeno isuri handiagatik

Jaurlaritzako Ingurumen Sailak martxoaren 20an eman zuen findegia geratzeko agindua, biztanleek kexa sartu ostean.

2012ko apirilaren 2a
19:14
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak jakinarazi du martxoaren 20an Petronor enpresaren Muskizko findegia erabat geratzeko agindu zuela, bentzeno gai toxikoaren isuri handia atzeman zutelako. Jaurlaritzak dio hango biztanleen kexak jaso zituela, usain txarragatik eta buruko minagatik, eta isurketa datuak eskatu zizkiola Petronorri.

Bentzeno isuri handia atzeman, eta findegia itxi egin zuten. Lehen unitateko hozte-sisteman matxura bat zeukan. Atzo jarri zuten berriro martxan.

Jaurlaritzak isuria kontrolatzeko jarraipen berezia egingo du aste osoan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.