Ertzaintzak 24 urteko mutil bat atxilotu du Donostian, mutil-laguna jo egin duela egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Biktima osasun zentro batera eraman dute, aurpegian kolpeak zituelako.
Ustezko erasoa atzo arratsaldean gertatu zen, Amara auzoan. Kolpeak jaso zituen mutila laguntza eske hasi zen kalean, eta ertzainek pixka bat geroago atzeman zuten bestea.
Biktimak jakinarazi du beste batzuetan ere jaso izan duela erasoa, mehatxuak ere bai, baina sekula ez zuela parte sartu.