Ertzaintzak 19 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Donostian, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, neskaren senide batek atzo arratsean Ertzaintzari ohartarazi zion eraso egin ziotela neskari, eta haren bikotekidea zela erasotzailea.
Poliziak eta anbulantzia bat joan ziren erasoa gertatu zen etxebizitzara, eta bertan artatu zuten neska; masailezurra eta ezpaina ubelduta zeuzkan. Beste ertzain talde bat mutila egon zitekeen lekura joan zen; topatu eta atxilo hartu zuten, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.