Iluntzeko zortziak aldera neska-lagun ohiak lan egiten duen tabernara sartu zen 25 urteko EG.H.M durangarra, eta emakumezkoari hilko zuela esaten eta irain larriak egiten hasi zen tabernan zegoen jende guztiaren aurrean.
Norbaitek Ertzaintzari abisua eman zion eta hara inguratu ziren. Poliziak heltzen ari zirela ohartzean, gizonezkoak alde egin zuen tabernatik baina handik urre atzeman eta atxilotu zuten ertzainek.
Emakumeen kontrako indarkeria
Mutil gazte bat atxilotu dute Durangon, neska-lagun ohiari hilko duela mehatxu egin eta gero
Durangoko (Bizkaia) 25 urteko gizonezko batek hiltzeko mehatxua egin zion atzo neska-lagunari herri horretako taberna batean. Mehatxatzeaz gain, larri iraindu zuen emakumezkoa. Hori dela eta, Ertzaintzak atxilotu egin zuen eta epailearen esku lagako dute laster.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu