Gizartea

Mutil gazte bat hil da Arrasaten, auto batek harrapatuta

Villabonan hamasei urteko moto gidari bat zendu da istripuan.

2009ko urtarrilaren 7a
19:09
Entzun
Hogei urteko mutil bat hil da gaur Arrasaten (Gipuzkoa), auto batek harrapatuta. Aita Menni zentroaren aurrean izan da ezbeharra, 14:00ak aldera. Ertzaintza istripua ikertzen ari da.

Villabonan (Gipuzkoa), berriz, hamasei urteko moto gidari bat hil zen atzo gauean, kamioi bat jo ondoren. Gasolindegi parean izan zen istripua, Larrea auzoan. Mutila da hildakoa. Osasun zerbitzuak bertara azaldu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin gaztearen bizitza salbatzeko.

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du istripua argitzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.