Bakioko (Bizkaia) itsaslabar batetik gorpu bat atera du gaur eguerdian Ertzaintzak, helikoptero bidez. Goizeko hamaiketan ikusi du gorpua haitzetan herritar batek, Atxulo paretik, eta abisu eman die SOS Deiak-ekoei. Ertzainak behera jaitsi direnean egiaztatu dute hilda zegoela.
Mutil gazte bat da hildakoa, baina oraindik ez dute identifikatu, ez zeramalako inolako agiririk. Bilbora eramango dute, autopsia egin diezaioten.
Mutil gazte bat hilda topatu dute Bakioko itsaslabarrean
Ertzaintzaren helikopteroa behar izan dute gorpua haitzetatik ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu