Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroa beste arazo batzuk tarteko Iru�ean zeen gaur goizean, eta hark eman ditu gertatutakoari buruzko xehetasunak. Halaber, gizarte osoari eta, bereziki, andrazkoei dei egin die Alonsok genero indarkeriaren aurkako borrokan laguntzeko. Espaniako Barne ministroaren arabera, emakumeen salaketak ezinbestekoak dira indarkeria mota horri aurre egiteko. "Gobernuak ez du onartuko emakumeen kontrako indarkeriaren drama iraunkor eta sistematikoa. Gizarte garatu batek ezin du halakoarik onartu. Gobernua ahalegin handia egiten ari da indarrean jartzeko Genero Indarkeriaren aurkako Legea, baina esan nahi dut horretarako gizarte guztiaren laguntza behar dugula". Beste arazo batzuk tarteko gaur Iru�ean da Alonso, eta, ondorioz, berak eman ditu gaurko gertakariaren inguruko xehetasunak. Goizeko 07:40 aldera gertatu dira tiroketa eta heriotzak, hain justu, neska gaztea lanera joateko etxetik atera eta autoan sartu denean. Orduan, gizonezkoa inguratu zaio eta eskopetarekin egin dio tiro. Segituan, bere buruari egin dio tiro. Lekukoen arabera, bi metro eskasek banatzen zituzten gorpu biak. Halaber, neska gaztea gurasoekin bizi zela eta Donibane auzoan oso ezaguna zela agertu dute lekukoek. Hilketa eta suizidioa gertatu eta ia hiru ordura eraman dituzte gorpuak Valdoluengoko Monasterioa kaletik, hamarrak pasata. =b Palacios: "Pasio krimen bat izan da =b Nafarroako Ongizate kontseilari Jose Ignacio Palacioesek adierazi duenez, "beti ahulenen alde egin behar dugu lan. Esaterako, emakumeen alde egon behar gara pasio krimen honen kasuan".
Emakumeen aurkako indarkeria
Mutil gazte batek neska bat hil du Iruñean, eta bere buruaz beste egin du gero
Eskopeta batekin tiro eginda neska gazte bat hil du Iruñean mutil batek. Ondoren, eskopeta berarekin bere buruari egin dio tiro, eta hilotz geratu da. Polizia hildako bi gazteen arteko harremana ikertzen ari da. Hasiera batean bikotekide oihak zirela zabaldu da, baina Nafarroako Gobernu ordezkaritzak hori horrela zenik ukatu du. Hala, soilik ezagunak zirela adierazi dute. Donibane auzoko Vadoluengoko Monasterioa kalean jazo dira hilketa zein buru-hiltzea; hots, neska bizi zen etxe atarian. Lekukoen arabera, 22 urte zituen hildako neska gazteak, Berta Beunza zuen izena, eta oso ezaguna zen Donibane auzoan. Mutila, berriz, 26 urteko David Torrado zen. Nafarroako Ongizate kontseilari Jose Ignacio Palacioesek "pasio krimentzat" jo du gertatutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu